Errebotea
[ARGAZKI ZAHARRAK]
Azalpena: Irudian, eraitsi zeneko urtean ageri da errebotea, 1930ean. Iparraldean, Berché tailerren alde bat zegoen (ez da argazkian ageri) Fermín Tirapu karrikan; halaber ”Iparraldeko Geltokiaren Errepidea” esaten zitzaion. Ekialdean, gurditegiko ate nagusia, Sancho etxearen atzealdearen parean. Etxeko patioan Justo Larreta "Arotzaren” aroztegia zegoen. Hegoaldean, Berché tailerrei atxikia, Errebotea zegoen, hots, adreilu gorriko frontoi bat, harlanduz apaindua; alboko pareta zementuzkoa zen, berdez margotua, eta kantxa ere zementuzkoa, sakerako eta “luzera” koadroak markatuta. Kantxaren alde batean, jarleku-pareta bat zegoen platanondoen azpian. Mendebaldean, frontoiko ezker pareta aprobetxaturik, alboko paretarik gabeko frontis bat. Hantxe, kantxaren gainean, igandeetan “txapa jokoa” egiten zen, dirua ere jokatuta. Handik hurbil, burdinazko plataforma biribil bat zegoen eta, han, gurdi eta orgei altzairuzko hagunak paratzen zizkieten. Mendebaldean, belardia eta zugar hostotsuak; parke horren hegoaldeak Uranga jaunaren finkako pareta zuen mugakide.
Honek emana: Atarrabiako Udala
Egilea: Ezezaguna
Data: g.g.b. 1930
Lekua: Fermín Tirapu
Gaia: Hirigintza, Kirola, Pilota
