Atarrabia pilotalekuaren inaugurazioa

►GALERIARA ITZULI
[ARGAZKI ZAHARRAK]

Pelota

Azalpena: Atarrabia pilotalekuaren inaugurazioa. Argazkian, agintari hauek ageri dira: Esteban Armendáriz Laquidáin (bigarren alkateordea), Sandalio Cilveti Sanz (alkate-udalburua), Pablo Zabalegui Nuin (lehen alkateordea), Indalecio Viscarret Esáin (lehen prokuradore sindikoa) eta identifikatu gabeko pertsona bat. Eta pilotariak: Justo Larreta, Eusebio Garayoa, Jacinto Meca eta Eugenio Ollo.
Udalak diseinu modernistako eraikin estali baten eraikuntza bultzatu zuen. Frontisa harri landuz egina zen; kantxa, hormigoizkoa eta asfaltozkoa. Zementuzko harmaila zabalak zituen, jarlekuak zurezkoak ziren, eta halaber, baziren palkoak elkargainka jarriak. Inaugurazioak ikusmina sortu zuen Nafarroako pilotazaleen artean. Inaugurazioko partida goizean jokatu zen: Jacinto Meca eta Eugenio Ollo bikotea Eusebio Garayoa eta Justo Larrearen aurka.
Honek emana: Félix Mínguez Echavarri
Egilea: Ezezaguna
Data: g.g.b. 1931. Irailak 27
Lekua: Atarrabia pilotalekua
Gaia: Kirola, Pilota, Gizartea

EUS