Ribed etxeko bizilagunak eta enplegatuak
[ARGAZKI ZAHARRAK]
Azalpena: Ribed etxeko bizilagunak eta enplegatuak. 1843an, Orreagako Kolegiatak Atarrabian zituen jabetzak publikoki atera ziren enkantean. Ondasun ia horien guztien eroslea Iruñeko Ribed familia izan zen, sustrai liberalekoa, 1846an Viuda de Ribed e Hijos sozietatea sortu zuena. Familia horrek pilategiko instalazio zaharrak paper-lantegirako baliatu zituen. Julio Nombela kazetari eta emanaldikako eleberrigile emankorrak idatziz jaso zuen zer-nolako mirespena sortu zion Ribedtarren aisia-etxeak, “dena ikusgarria baitzen, gustu bikainaren adierazgarria”, hala nola aldameneko paper-lantegia. Garai hartan, agian, eskasia iritsia zen, familiak behi bat baitarama eta beirate batzuk hautsiak daude.
Honek emana: Ezezaguna
Egilea: Ezezaguna
Data: Ezezaguna
Lekua: Ribed parkea
Gaia: Gizartea, Hirigintza
