Maritxu Iturbide Beortegi
► VOLVER A GALERÍA
[PATRIMONIO INMATERIAL]
Maritxu eta bere anaiak Koloniako etxe batean hazi ziren. Bere aita Onena paper-fabrikako langilea zen. Maritxu ikasketak utzi bezain laster hasi zen lanean. Bizitza osoan Onenan lan egin du eta urte zailenak gogoratzen ditu. Adibidez, 73an egin zen greban atxilotu eta gau bat igaro zuen kalabozoetan. Baina gogoratzen du greba hari esker lan-baldintzak hobetzea lortu zutela. Dantzarien taldeko kide izan zen eta euskara ikasi zuen euskaltegian.